GUREAN GAUR

Eskubide sozialen aldeko ekimena egin du Karta Sozialak Iruñean

Erosketarako poltsa eta gurditxoei aldarrikapen afitxak erantsita, ilaran zeudela, kalean egin dute ekimena. Ez-ohiko neurri eta konfinamenduan hilabete igaro denean, oinarrizko eskubideak kolokan daudela salatu du Eskubideen Kartak. "Osasun-krisiaren aitzakiapean sistema krisi sozial eta ekonomiko bihurtzeko eta ziur aski gure oinarrizko eskubideak erasotzeko oldarkorki berrantolatzen ari dela kezkaz ikusten ari gara" gaineratu dute ohar bidez.