Hamaika Telebista

Unai Urruzuno: "Negoziaketarako kanal guztiak irekita daude bai Llotja de Mar-eko sinatzaileekin eta bai PSOErekin ere"

 

Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Unai Urruzuno Hamaika Telebistan egon da. Espainiako gobernuak planteatutako Alarma Egoeraren luzapenaren aurrean, koalizioak egindako proposamena gogora ekarri du, deseskalada faseak gertuen dauden instituzioek gauzatu ahal izatea. Ekinbide horretan, negoziaketarako kanal guztiak irekita daudela nabarmendu du. Hortaz gain, EAEn, "mahai intersektorial" baten beharra berretsi du.

Elkarrizketa osoa, 20:00etatik aurrera, Hamaika Telebistan (LTD zein Euskaltel bidez) eta www.hamaika.eus gure webgunean ikusgai egongo da.