Hamaika Telebista

AURRERAPENA / Jokin Bildarratz: "Eusko Jaurlaritzak eta gure erakundeek deseskalada prozesuan protagonismoa izatea lortu dugu"

Elkarrizketaren tartean, EAJ-ko senatari Jokin Bildarratzekin hitz egiteko aukera izan dugu. Jeltzaleek Pedro Sánchez-ek proposatutako Alarma Egoeraren luzapenari baiezkoa eman zioten Madrilgo Kongresuan, elkarlanerako eta kooperazioaren aldeko mezua aldarrikatuz. Aginte Bakarra alboratu eta erabakiak Eusko Jaurlaritzarekin bestelako harreman bat egituratzerako eskaera berretsi du Bildarratzek. Horrekin batera, EAEko hauteskundeak uztailean egiteko aukera izatea espero duela nabarmendu du.

Elkarrizketa osoa ikusi ahal izateko, 20:00etatik aurrera Hamaika Telebistan (LTD zein Euskaltel bidez) eta www.hamaika.eus gure webgunean.