Hamaika Telebista
Entrevista

Unai Pascual: "Zientzia jakintza eredu bezala ezinbestekoa eta estrategikoa da herri honetan"

Elkarrizketaren tartean, Euskal Herria Post Covid19 ekimeneko Unai Pascual Hamaika Telebistan egon da. Dagoeneko, akademiaren baitako 650 profesionalek sinatutako manifestua osatu dute, aurrera begirako begirada txertatu eta "ekonomia ekologikoaren alde egin eta bioaniztasunaren garrantzia" lehen lerrora ekarriz.

Bost erpinetako proposamena planteatu dute, besteak besteBPG-ren hazkunde agregatuan oinarritutako garapen-eredua etetea, ondare publiko eta komunaren alde egitea, ingurumen fiskalitate progresibo bat bultzatzea, agroekologian oinarritutako elikadura burujabetza hauspotzea eta azpiegitura handietan oinarritutako mugikortasun-eredua alboratzea.

Elkarrizketa, 20:00 eta 21:00etan ikusigai, Hamaika Telebistan (LTD zein Euskaltel bidez) eta www.hamaika.eus webgunean.