GUREAN GAUR

Edurne Larrañaga (Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta): “Sistema da gaixorik dagoena”

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19rako mobilizazioak deitu ditu, «Publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza!» lelopean. Mobilizazio hauek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dira. Baita, herri batzuetan ere, arratsaldez. Lau hilabete igaro dira lan, pentsio eta bizitza duinaren alde greba egin zenetik. Edurne Larrañaga Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako kidearen esanetan, urtarrilaren 30eko aldarrikapenetan berrestea ekarri du covid19ak.