Hamaika Telebista
Entrevista

Nagore Otegi: "Biktima gisa, iraingarria eta gogorra da iraganeko gauzak direla entzutea"

1985ko abuztuaren 2an, GAL-ek Juan Mari Otegi "Txato" hil zuen Donibane Garazin. Handik hilabete batzutara, 1986ko otsailean, Baionako Batzoki tabernan, GAL-ek Otegiren emazte Karmele Martinez eta haren alaba Nagore Otegi zauritu zituen. Eraso hartan, Jose Javier Zabaleta "Waldo", bere alaba Ainitze Zabaleta eta Frederic Haranburu mankatu zituzten baita.

CIAk elkarbanatutako paperetan Felipe Gonzalezen parte hartze zuzenaren inguruko informazioa berretsi ostean, elkarrizketaren tartean Nagore Otegirekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Elkarrizketa osoa ikusi ahal izateko, 20:00etatik aurrera Hamaika Telebistan (LTD zein Euskaltel bidez) eta nahi eran www.hamaika.eus webgunean.