GUREAN GAUR

Araba Euskaraz, Zarauzko Literaturia eta Galdakaoko Sormenen ere izango da aurten Ahotsenea

Sorrerako helburuei eusteko inoizko garairik bereziena du aurretik Ahotsenea ekimenak. Orain arte Durangoko azokaren baitan sortzaileen gunea izan dena, Durangotik atera eta plaza berriak bilatzera behartu du COVID-19aren pandemiak eta horregatik, aurten inoiz baino gehiago, Euskal Herrian zehar zabalduko da ekimena.