GUREAN GAUR

Telelana borondatezkoa izango da, eta langileak berak erabaki ahal izango du lantokira itzultzea

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du telelanari buruzko errege lege-dekretua. Bertan onartuko den testua, Diputatuen Kongresuan berretsi beharko da ondoren. Araudi honen arabera, langile bat telelanean ari dela kontuan hartuko da hiru hilabetean lanaren %30 etxetik egin badu; hau da, gutxienez, bi egun astean.