GUREAN GAUR

360 koronabirus kasu atzeman dituzte gaur Nafarroan, PCR gehien egin diren egunean

Euskal Autonomia Erkidegoan astebetean 62 hildako zenbatu dituzte koronabirusa dela eta. Eustatek, bestalde, martxoko datuak jakinarazi ditu eta soilik hilabete horretan 500 hildako zenbatu ditu, Jaurlaritzak emandako datuak baino %7,7 gehiago. Araban, Jaurlaritzarena baino %33,8 handiagoa da datu hori, Eustaten arabera.