GUREAN GAUR

Osakidetzako langileek protestekin jarraitzen dute "muturreko egoera" bizi dutela salatzeko

Goizean elkarretaratzea egin dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun arloko langileek Covid-19aren ondorioz bizi duten egoera larria salatu nahian. Sindikatu guztiek bat egin dute eta urriaren 3rako manifestazioa deitu dute Bilbon. Han izango dira Osakidetzako mediku, erizain, zeladore eta garbitzaileak, besteak beste.