GUREAN GAUR

Viggo Mortensenek euskaraz eskertu dio publikoari Donostia Saria

Viggo Mortensen aktore estatubatuarra aurretik Donostia Saria jaso duten zinemako handien zerrenda luzean sartu da. Publikoa aretoetara joatera animatu du, "markatzen gaituzten eta batzuetan batzen gaituzten istorioez gozatzeko". Zuzendari gisa egin duen lehen filmaren, Falling-en, estreinaldia Donostia Saria emateko testuinguru ezin hobea izan da. Ia 40 urteko ibilbide oparoa du Mortensenek, 30 film baino gehiagoz hornitua. Aktorearen ustez, Donostia Sariak "zinemaren historia luzea" jasotzen du "nolabait", baina, "batez ere, zinemaren promesa sormenezko adierazpide gisa".