GUREAN GAUR

Gipuzkoako metal arloko lan hitzarmena berritu dute hamar urteren ondoren

Hamar urteren ostean, Gipuzkoako metalgintzan lan hitzarmena berritu dute. Urriaren batean Adegik mahai gainean jarritako azken proposamena onartu zuela ELA sindikatuak, baina gutxienez beste sindikatu baten baiezkoa behar zen ituna lortzeko. Atzo egin zuten bat azkenean akordioarekin LAB eta CCOO sindikatuek, eta ondorioz indarrean sartuko da hitzarmen berria.