GUREAN GAUR

Kataluniak jatetxe eta tabernak itxiko ditu COVID19aren gorakada dela eta

COVID-19ak eragindako kutsatzeen gorakadari aurre egiteko, Kataluniako Gobernuak 15 egunez neurri berriak ezarriko ditu bihartik aurrera. Horien artean daude jatetxe eta tabernak ixtea eta jarduera komertziala %30ean murriztea. Azken asteetan Birusaren transmisioa modu esponentzialen bizkortu da. Bartzelonan soilik, positiboak %55 hazi dira azken egunetan. Kataluniako osasun-eskualde guztiek dute agerraldien arrisku handia.