Ugo Mayor EHUko eta Ikerbasque-eko ikerlaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Mayorrek nabarmendu du egoerak "hobera" egin duela, baina oraindik positibotasun tasa altua dela adierazi du: "Ez gaude egoera onean". Mayorrek nabarmendu du "dejavú" sentsazioa dutela: "Ea Gabonetan ez garen udarako egoerara bueltatzen".
Ikerlariak azpimaratu du intzidentziak behera egin duela, baina hori atzematen diren kasuan arabera neurtzen dela azpimarratu du, eta hori lotuta dagoela egiten diren testen kopuarekin: "Azken hilabetean, proben erdia egin da, eta noski, intzidentziak behera egin du", zehaztu du.
Europako herrialdeak kontuan hartuta, hilkortasun tasa handienetarikoa duen herrialdeetako bat da Euskal Herria. Arrazoi ugariren ondorio izan daitekeela adierazi du, baina nabarmendu du kutsatze kopurua eta hilkortasun tasa lotuta daudela: "Zenbat eta kutsatze gehiago, orduan eta hildako gehiago". Zentzu horretan, nabarmendu du kutsatzeak ez badira behar bezainbeste murrizten, hildako kopurua handia izaten dela. Bide horretan, Alemaniaren kasua deigarria dela adierazi du, eta erakutsi dutela kutsatze kateak geldituz gero, hilkortasun tasa txikiagoa dela. Asiako herrialdeen adibidea ere izan du hizpide, eta nabarmendu du herrialde horietatik asko dagoela ikasteko.
Era berean, adierazi du herritarren ardura garrantzitsua dela, baina nabarmendu du instituzio publikoek ere neurriak hartu behar dituztela. Adibide bat jartzearren, kontaktu estuaren definizioa izan du hizpide: "Kontaktu estuaren definizioa okerra bada, kasuen erdiak topatzen ditugu, kontaktu definizioak ez dituelako kutsatu guztiak kubritzen". Zentzu horretan, garraio publkoari, espazi publikoei zein laguntza publikoei lotutako neurriak aipatu ditu.
Txertoa izan du hizpide ikerlariak, eta nabarmendu du inmunizazio zabala izan arte, orain arteko neurri berdinek hilabete askotan jarraitu beharko dutela: "Txertoaren eraginkortasuna ikusi beharko da praktika errealean; norbanakoen kasuak ekiditen ditu, baina ez dago argi oraindik txertoa hartzen duenak trasmititzen ez duenik", azpimarratu du.
Era berean, farmezeutikoak ere izan ditu hizpide, eta nabarmendu du "argi" dagoela farmazeutikon helburua "negozioa" dela. Hala ere, farmazeutikoen arteko lehikoartasuna ona dela nabarmendu du: "Horrek ziurtatuko du ahalik eta txerto eraginkorrenak, eta efektu txikienak dituztenak egongo direla merkatuan".
Elkarrizketa osorik ikus dezakezue www.hamaika.eus webgunean.