GUREAN GAUR

Koldo Tellitu: "Aztertu behar duguna da zein hezkuntza sistema nahi dugun gure herriarentzat"

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Izurriak ikastoletan izan duen eraginaz galdetuta, Tellituk nabarmendu du hezkuntza prozesua eta segurtasun neurrika uztartu behar direla ikasgeletan, eta hori ez dela “batere erraza". Era berean, ikastoleko elkarteko lehendakariak nabarmendu du erreflexio “sakona” falta dela teknologia berrien software librearen eta multinazionalen paperaz.

Eusko Jaurlaritzaren baliabideak “berandu” baina iritsi direla nabarmendu du: “Bultzada handia izan da, eta aztertzen ari gara nola erabili”. Hezkuntzaren Lege berria izan du hizpide, eta bertan publikotasunaren “kontzepzio berria” ikusi nahi duela nabarmendu du: “Administrazioaren titulartasunak ez luke ezinbestekoa izan behar ikastetxe publikoa izan dadin", zehaztu du.

Hezkuntza publikoaren eta pribatuaren arteko eztabaidaz galdetuta, nabarmendu du eztabaida ez dela publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomia gisa planteatu behar:” Aztertu behar duguna da zein hezkuntza sistema nahi dugun gure herriarentzat, eta zein den horrek eskatzen duen sistema".

Era berean, Tellituk euskararen egoera “kezkagarria” dela azpimarratu du, eta horri aurre egiteko estrategia ezberdinak martxan jartzen ari direla nabarmendu du: “Hezkuntzan euskararen normalizazioaren egoera kezkagarria da, eta horri aurre egiteko euskararen eta euskal kulturaren arloko eragile ezberdinekin hitz egin behar dugu".

Elkarrizketa osori ikus dezakezue www.hamaika.eus webgunean.