Iraia Iturregi Athletic-eko entranatzailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Iturregiri oso momentu delikatuan egokitu zaio entrenatzaile aritzea, baina nabarmendu du jokalaritik entrenatzaile izateko trantsizioa oso "mailakatua" izan dela, eta alde horretatik, "oso erraza" izan dela egokitzapena. Ardura "handia" dela dio, baina taldearengandik ondo inguratuta dagoela azpimarratu digu, eta espero duela tekniko eta jokalari hauekin etorkizun oparoa izatea.
Entrenatzaileak azpimarratu digu ez duela faltan botatzen jokalari izatea, "oso nekatuta" amaitu zuelako fisikoki eta mentalki. Ez zitzaion gustatu taldearen gidaritza baldintza horietan hartzea -taldeak oso bolada txarra zeramalako-, baina adiearzi du entrenatzaileak jakitun direla emaitzen esku dagoela beren jarduna.
Azkenaldian, taldeak hoberantz egin duela dio, baina partida on bat egitea falta zaiela azpimarratu du: "90. minututetan ondo jokatzea". Era berean, erregulartasuna lortu nahi du partiduz partidu zein partiden barruan.
COVID19ak eragindako pandemiak izan dituen eraginez galdetuta, ezjakintasun handia dela dio, eta aldaketak egiteko prest egon behar dutela. Zentzu horretan, hainbat jokalari kofinatuta egon direla-eta, azaldu digu lan handia egin behar izan dutela, batez ere, beren fisikoa lantzeko. Era berean, taldearen indargunea jokalariak direla nabarmendu digu: "Egia da jokalari on batzuk joan egin direla, baina talde ona daukagu", nabarmendu du.
Jokalariak oso ondo ezagutzen dituela nabarmendu du, eta entrenatzaile gisa zintzoa izatea, eta jokalariak eroso egotea gustatzen zaiola. Oso pertsona "autokritikoa" eta "exigentea" dela azpimarratu dgu, eta Filialean bizi izan duen esperientziak lagundu diola egoera hobeto kudeatzen.
Athletic-en gizonezkoen taldeak lortutako tituluari buruz galdetuta, oso pozik daudela dio, Athletic-en filosofiarekin are gogorragoa delako hori lortzea. Era berean, emakume futbolarien egoera galdetuta, klubetatik ein duten lana "oso ona" izan dela dio: "Nesken ligako maila asko igo da, eta ia pixkanaka gehiago baloratzen den, komunikabideetan gehiago agertzen den..."
Epe luzerako helburuak jartzea garrantzitsua bada ere, momentu honetan garrantzitsuena taldea jaitsiera postuetatik aldentzea dela nabarmendu du Iturregik.
Elkarrizketa osorik www.hamaika.eus webgunean.