GUREAN GAUR

Ura Wall Streeten merkaturatu dute: etorkizuneko petroleoa izango al da ura?

Lehen aldiz, Wall Streeten merkaturatu dira uraren etorkizunerako inbertsioak, eta horrek zarata handia sortu du. Kalifornian uraren eskasiak ekarri du erabaki hori, eta uraren prezioekin espekulatzeari atea ireki diezaioke egoera honek. Ura gero eta baliabide urriagoa da, eta klima larrialdiak eskasia hori areagotu besterik ez du egingo. IPCCren iritziz, %10-30 gutxituko dira baliabide hidrikoak erdiko eta beheko latitudeetan hurrengo hamarkadetan. Ura etorkizuneko petrolioa dela diote aditu askok; petroliorik gabe bizi daiteke; urik gabe, berriz, ez.