GUREAN GAUR

Iker Casanova: "Estatuak torturaren existentzia bera onartu behar du"

Iker Kasanova EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pandemiak eragindako krisi ekonomikoa aztertu dugu legebiltzarkidearekin, eta hiru eremutan jarri du arreta: zerbitzuak, industria eta sektore publikoa. Zentzu horretan, azpimarratu du politika pubiliko indartsuagoak bultzatu behar direla hiru eremuetan. Hala ere, azpimarratu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langabeziak datuak "beti" izan direla altuegiak herrialdeko industriarekin alderatuta, eta hori, "industria politika sendo" baten falta dela dio.

Kasanovak azpimarratu du EH Bildu "lehenengo" alderdia izan dela murrizketak ezartzea ezinbestekotzat jo duena, baina onartezintzat jo du murrizekta horiek efektu guztiak afektatu gainean uztea. Hori horrela, ezinbestekotzat jo du laguntza ekonomiko sistema egonkorra, eta murrizketek eragindako baliabide faltari erantzuteko nahikoa izatea.

Azken egunetan, lan-gatazkak pil pilean dauden enpresen egoera izan du hizpide eta nabarmendu du ezin dela onartu milioiak eta milioiak irabazi ondoren, horrelako neurri "gogorrekin" erantzutea. Ertzaintzaren jarrera izan du hizpide, eta adierazi du gomazko pilotak ez direla "berreskuratu" behar, eta beste materialez egindako pilotak ere "desagertu" egin behar direla adierazi du. Era berean, adierazi du Ertzaintzari "proportzionalki" jokatzea eskatu behar zaiola. Era berean, azpimarratu du enpresariek krisi "koiuntural" hau baliatu nahi dutela langileen lan baldintzak okertzeko: "Urte askotan lan baldintza onak lortu dituzten langileak kaleratu nahi dituzte, egoerak hobera egiten duenean behin behineko langileak kontratatzeko".

Ongizarte energetikoari buruzko legea izan du hizpide, eta nabarmendu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 200.000 pertsona daudela "etxea berotzeko" baliabiderik ez dutenak: "Ongizate energetikoak eskubidea izatea proposatu dugu", zehaztu du. Europako Funtsak izan ditu hizpide, eta nabarmendu du "kontraesankorrak" direla; izan ere, nabarmendu du ezkerraren borroka izan behar dela herritarren zergetatik ateratzen den dirua "proiektu eraikitzaileak" bultzatzeko erabiltzea. Hala ere, adierazi du europa funts horien truke eskatuko dituzten baldintzak ez dituztela jakinarazi oraindik, eta hori "mehatxua" izan daitekeela.

Tortura ere izan du hizpide, eta nabarmendu du torturaren "existentzia" bera aitortu behar duela Estatuak, "Estatu politika bat izan zela onartu". Ezinbestekotzat jo du hori torturen biktimen egiaren eta erreparazioaren bidean; izan ere, azpimarratu du oraindik ere batzuk lehenengo eta bigarren mailako biktimak ezberdintzen "tematzen" direla. Era berean, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako "sarraskia" izan du hizpide, eta nabarmendu du biktima horiei "zor" zaien oroimena bizirik mantentzen duela herriak, zenbait alderdi politiko eta gobernuen jarrearen gainetik.

Txertaketa kanpaina izan du hizpide, eta nabarmendu du dagoeneko badaudela nahikoa ebidentzia lehenengo dosiak emaitzak onak ematen dituela ikusteko. Era berean, ulertezintzat jo du zein baliabide gutxi jarri dituzten txertaketa kanpaina aurrera eramateko, eta baita txertatzeko egin dituzten lehentasun zerrendak ere.

Madrilgo eta Kataluniako egoera politkoari buruz galdetuta, azpimarratu du hau ez dela beren Madrilgo Gobernua, baina momentu honetan "alternatiba bakarra" iruditzen zaiela. Zentzu horretan, adierazi du ez dutela "ezer" egingo Gobernua "desestabilizatzeko". Kataluniako egoerarekin "itxaropentsu" dagoela dio, baina zailtasun handiak izango direla nabarmendu du.