GUREAN GAUR

Koldo Tellitu: "Euskal hezkuntza sistemari buruzko adostasun sozial berri bat behar dugu"

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Tellituren iritziz, ezinbestekoa da hezkuntza sistema propioa eraikitzea hezkuntza sistemaren oinarriak Euskal Herrian definitu nahi baldin badira. Era berean, ezinbestekotzat jo du "datuetan oinarritutako" hezkuntza sistemaren azterketa bat egitea.

Euskara eta euskal curriculum-a hezkuntza sistemaren ardatza direla dio, eta zentzu horretan, euskara normalitzazeko bidean ezinbesteko ikusten du beste hainbat eragilerekin elkarlanean aritzea eta hezkuntza osoan murgiltze eredu bakarra izatea. Halaber, hezkuntza komunitatean "erlaxazio" bat egon dela dio: "D ereduaren gorakada hezkuntzan euskarak duen egoeraren erreferentziatzat hartu da, eta harreman hori ez da zuzena", ohartarazi du.

Tellituk hezkuntza "inklusiboa" defendatu du, eta adierazi du hezkuntza sistemak euskara bultza behar duela jatorri ezberdineko jendearen artean, eta baita bertan jaiotakoek ere euskara hobea izan dezaten. Zentzu horretan, adierazi du ezinbestekoa dela ikastetxeko bakoitzak harrera plan bat izatea.

Curriculum-aren %100 Euskal Herrian erabaki behar dela aldarrikatu du Tellituk, eta horrek, hezkuntza sistema propioaren ardatzetako bat izan beharko lukeela dio. Era berean, ebaluazioak "hezitzailea" izan behar duela dio, eta "hobekuntzarako" balio behar duela. Era berean, nabarmendu du hezkidetzan oinarritutako heziketa jasotzeko eskubidea dutela ikasleek. Era berean, ikasleak bizitzaren egoera ezberdinei erantzuteko gai izan behar dutela dio, eta horretarako, ikasleak irakaskuntza prozesuaren ardatza izan behar duela.

Hezkuntza ereduaren inguruan "adostasun sozial" berri bat eraiki behar dela nabarmendu du.

Elkarrizketa osorik www.hamaika.eus webgunean.