Entrevista
Julen Orbea: "Espetxe politika honek ez ditu umeen eskubideak bermatzen"
Julen Orbea Irati Gurasoekin plataformako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Irati haurrak bere urtebetetzearen egunean, martxoaren 8an utzi behar izan zuen Aranjuezeko espetxea; bere gurasoekin bizi izan da orain arte, eta orain Bilbon bizi da, gurasoengandik urrun. Azken bisita "oso traumatikoa" izan zela esan digu Orbeak.
Iratiren eta motxiladun umeen eskubideak berma daitezela eskatzeko ekitaldiak antolatu dituzte martxoaren 20rako: "Euskal Herriko espetxeetan ez dago familientzako modulurik, eta espetxe politika honek ez ditu ume hauen eskubideak bermatzen", salatu du.