GUREAN GAUR

Laura Garrido: "Koronabirus kasuen zenbakiak estatuko txarrenetakoak dira"

Laura Garrido PP-Ciudadanos koalizioko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Laura Garrido PP-Ciudadanos koalizioko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Egoera epidemiologikoa hizpide izan dugu, eta nabarmendu du "oso datu txarrak" direla Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak: "Estatuko txarrenetakoak dira, eta txertaketa prozesua ere ez dira ondo egiten ari", nabarmendu du. 

Zentzu horretan, azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak ez dituela "kontuan hartu" adituak, eta ondorioz, salatu du martxan jarri diren neurriak ez direla irizpide teknikoekin egin: "Espero dugu txertaketa kanpainaren erritmoa azkartzea, eta Eusko Jaurlaritzak gaizki egin dituen gauza guztiak zuzentzea". 

Alarma estatua hizpide, Garridok azpimarratu du beste alternatiba batzuk eduki behar direla, eta azpimarratu du iaztik ari direla esaten osasun publikoaren lege organikoa aldatu behar dela. Era berean, nabarmendu du alderdi popularra dela nazionanalismoaren aurrean dagoen "alternatiba bakarra"; izan ere, azpimarratu du EAJren gestion onaren "mitoa" erortzen ari dela, eta hori argi ikusi dela pandemian: "Batzuk beti eskumenak eskatzen ari dira, baina aldi berean, dituzten eskumenak ez dituzte behar bezala kudeatzen". Zentzu horretan, azpimarratu du proiektu "erabilgarri" eta "hurbila" aurkeztu behar dutela.

Egoera ekonomikoari erreparatuta, hainbat enpresa egoera larrian daudela dio, eta laguntzak behar dituztela nabarmendu du: "Argi ikusi da industriarekin ez direla gauzak ondo egin".

Gernikako bonbardaketaren 84. urteurrena hizpide, nabarmendu du ez dutela "ondo ikusten" gertatu zena: "Nire oroimena hil ziren pertsona guztientzako". Marlaskak egindako adierazpenak salatu ditu Garridok, eta onartezintzat jo ditu deklarazio horiek: "Ez dute lekurik demokrazian; Gobernua utzi behar du".

Madrilgo hauteskunde kanpaina dela eta, nabarmendu du "bi eredu" daudela Madrilen: "Askatasuna defendatzen duen alderdia, edo ezkerreko alderdiek defendatzen dutena: murrizketak, interbentzionismoa..."

Ciudadanosekin osatutako koalizio ahizpide, nabarmendu du alderdi bakoitzak badakiela zein den bere eginkizuna, eta "ondo" funtzionatzen dutela.

Eurocopa izan du hizpide Garrido: "Zergatik Sevillan bai, eta Bilbon ez? Badirudi oztopoak jarri direla partida horiek hemen ez jokatzeko", salatu du.

Elkarrizketa osorik ikus dezakezu www.hamaika.eus webgunean.