Ander Izagirre kazetari eta idazlea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, 'Nola irabazi Giroa idi odola edanda' liburua aitzaki hartuta. Txirrindularitza liburu bat dela nabarmendu du, baina baita "abentura" liburu bat ere. Era berean, nabarmendu du Giroa dela Italiak ikur nagusietako bat. Izagirreren esanetan, Giroaren historia "abentura handia" da, "basatiagoa", eta bertako herritarrek "nostagiaz" gogoratzen dute hori.
Izagirren iritziz, Italiako Giroak aurka zituen denak: "Sozialistek uste zuten txirrindularitza kapitalismoaren tresna zela jendea distraitzeko, eta faxistek ere ez zuten ondo ikusten", azaldu du. Alfonsina Strada izan du hizpide idazleak; 1924an hartu zuen parte, eta txirrindularitzaren historian gizonen pare lehiatu zen emakume bakarra da. Horrez gain, adierazi du lehen txirrindulariak probreziatik irten nahi zuten beharginak zirela, "ospea" lortu eta bizi baldintza hobeak nahi zituztenak.
Dopajeaz mintzatu da Izagirre, eta nabarmendu du dopajeak 50 urteko historia laburra duela. Hain zuzen, nabarmendu du hasieran anfetaminak ez zeudela gaizk ikusiak, "ez zegoelako araudirik", eta hori zelako "eskura" zutenak.
Hainbat txirrindulari figura gogoratu ditugu Izagirrerekin batera, eta horietako bat da Marino Lejarreta: "Marino igotzaile fina zen, eta ziurrenik historiako Girorik leunenak tokatu zitzaizkion". Era berean, azpimarratu du Marino asko maite zutela bai Euskal Herrian, eta baita Italian ere, "oso erosokorra zelako". Pantaniz ere mintzatu da, eta nabarmendu du berarekiko sekulako mirespena zegoela mundu osoan. Hala ere, azpimarratu bere azken urteak "benetan tristeak" izan zirela, eta bakardadean "amiltzen" utzi zutela. Hain zuzen, adierazi du 34 urterekin hil zela gaindosi batek jota. Nabil ere aipatu du, eta "garai bateko" txirrindularia dela nabarmendu du, "txirrindularitza klasikoarekin" harremana izan zuen azkena.
Elkarrizketa osorik ikus dezakezu www.hamaika.eus webgunean.