Ibai Lasarte euskal stremmerra elkarrizketatu dugu gaur Hamaika Telebistan. Streammer-a streaming bidez edukiak erretransmititzen dituena da, eta Lasartek azpimarratu du edozein eduki erretransmitu daitekeeela zuzenean. Twitch-eko profila aldatzen ari dela adierazi du Lasartek, eta gazteez gain, helduak ere gerturatzen ari direla esan du: "Eduki ezberdina sortzen ari da, eta, horrekin batera, publiko ezberdina ere sartzen ari da plataforman".
Lasartek esan digu euskara twitch-eko hizkuntza izan dadin borrokan ari direla; zehatzago esanda, azaldu du plataformak ez duela aukerarik ematen edukien erretransmisioaren hizkuntza euskara izan dadila aukeratzeko. 4.000 sinadura lortu dituzte "etiketa" hori jar dezaten eskatzeko, eta orain, twitch-en "teilatupean" dago kontua.
Era berean, nabarmendu du erronkarik handiena euskarazko eduki ezberdinak sortzea dela, profil ezberdineko jendea plataformara gerturatu dadin. Izan ere, aldaketa teknologiko handiak gertatu direla dio, eta, gaur egun, sakelako telefonoa asko erabiltzen dela azpimarratu du. Bertan kontsumitzen den guztiak igoera handia izan duela dio, eta gero eta gehiago direla edukiak internetez kontsumitzen dituztenak.
Ibai Lllanos stremmer famatua ere izan du hizpide Lasartek, eta nabarmendu du famatua egin dela lagunarteko elkarrizketak egin dituelako: "Hori asko gustatzen da twitch-en". Era berean, plataforma horretan diru asko mugitzen dela dio, eta stemmer horien atzean babesletzak daudela. Hori horrela, sarean piztu den polemikaz galdetu diogu, zabaldu baita stremmer batzuk beren diruak paraiso fiskaletara bidali dituztela. Horren aurrrean, Lasartek nabarmendu du prentsaren aldetik Youtuberren aurkako "desprestigio ariketa" ikusi duela.
Era berean, nabarmendu du beren helburua euskarak sarean presentzia izatea dela: "Badakigu ez dugula etekin ekonomikorik aterako".
Elkarrizketa osorik ikus dezakezu www.hamaika.eus webgunean.