Mitxel Lakuntza ELA sindikatuako idazkaria nagusia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Zaldibarko hondamendiaz hitz eginez ekin diogu elkarrizketari, pasa den ostiralean bertan behera gelditu baitziren Beltranen gorpua ezagutzeko lanak.
Bere iritziz, obra publikoek inspekzio zuzena izan behar dute, eta control publikoa izan behar dute, “hemen egon ez dena”. Bere esanetan, “eredu oso bat auzitan” jarri du Zaldibarko zabortegiko hondamendiak, eta ezinbestekotzat jo du kudeaketa publikorantz jotzea.
Nafarroa edota Bizkaia paraiso fiskal izatetik “oso gertu” daudela nabarmendu du ELAko idazkari nagusiak, eta nabarmen du gehien dutenek gutxien jartzen duten herrialdeetako bi direla.
Idoia Mendiak Eusko Jaurlaritzako enplegu sailburuak elkarrizketa mahaiean parte hartzeko egindako gonbidapenari erantzunez, Lakuntzak nabarmendu du “oso kritikoak” direla elkarrizketa mahaiarekin: “Benetako arazoak ez dira bertan planteatzen”.
"Sektore publikoan greba gehiago etorriko diren galdetuta ,nabarmendu du hori beste sindikatuekin adostu ehar dela. Hala ere, mobilizazio gehiago etorriko direla nabarmendu du, presioa handitzea delako ELAren helburua.
LABekin dituzten tirabirei dagokionez, nabarmendu du beren hautu bakarra dela LABekin harremanak sendotzea. Zentzu horretan, pasa den astean SORTUko bi kidek argitratutako iritzi artikulua izan du hizpide Lakuntzak, eta harriduraz hartu zutela nabarmendu du. Azaldu duenez, beren iritziak eta kritikak konpartitzen dituzte EH Bilduko kideekin; zentzu horretan, nabarmendu du Europako Funtsen inguruan EH Bilduk egin duen balorazioarekin ez daudela batere ados, eta kezkatuta daudela fiskalitataren inguruan ikusten duten pultsu bajuarekin. Zentzu horretan, azpimarratu du “normaltasunez” eman behar direla eztabaida batzuk.
Krisi ekonomikoaz eta hainbat enpresatako lan gatazkez hitz egin dugu ELA sindikatuako bozeramailearekin. Horren harira, nabarmendu du Urkulluren gobernuak ez duela “gutxieneko enpatiarik” erakutsi hainbat enpresarekin, ez eta enpresa horietako langileekin ere. Era berean, salatu du Urkullurem gobernuak ez duela industria politikarik, ezta trantsizio ekologikoa bultzatzeko planik ere.
Hainbat lan gatazka izan ditu hizpide, eta zentzu horretan, eredugarritzat jo du Tubecex-eko langileen borroka. Era berean, uberizazioa izan du hizpide, eta nabarmendu du horien ezaugarria dela sindikatuak konpainia berri horiengandik kanpo uztea. Zentzu horretan, nabarmendu du antolakuntza eta borroka sindikala direla gelditzen zaizkien tresna bakarrak: “Gure itxaropenak ezin ditugu epaitegien menpe utzi”.
Elkarrizketa osorik ikus dezakezu www.hamaika.eus webgunean.