Iñaki Palacios txistulariak argitaratutako hirugarren diskoak 'Baltik' izena du. Euskal Herriko eta Irlandako tradizioak bildu ditu, txistua eta whistle-a uztartuz, baina tradizio horiei ikuspegi berritzailea eman nahi izan die, Europa iparraldean indarra hartu duen new/trad korrontean murgilduta.