GUREAN GAUR

Nora Abete: "Bizigarritasuna eta kohesio soziala bultzatzea dira gure helburu nagusiak"

Nora Abete Bilboko Udaleko hiri berroneratze zinegotzia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Abetek azpimarratu duenez, bizigarritasuna eta kohesio soziala bultzatzea dira sailaren helburua. Beti gustatu izan zaio politika, eta Kontsumobiden lanean aritu eta gero, zinegotzi izateko aukera eskaini ziotenean, baiezkoa erantzu zuen. Pandemiaren ondorioz, zailtasunak izan dituzte, baina "pozik" dago, eta "aurrera begiratzeko gogoz".

Abetek adierazi duenez, beren lehentasunetako bat irisgarritasuna bultzatzea da; izan ere, azaldu du Bilbon, bataz beste, eraikinen %15ak ez duela igogailurik, baina auzoz auzo asko aldatzen dela kopuru hori. Azaldu duenez, pandemia garaian ikusi zuten etxeak ez zeudela prest bertan denbora ask oigarotzeko, eta diru laguntzak martxan jarri zituzten etxeak erosoagoak izateko. "Oso emaitzak" onak izan zituzten, eta aurten berriro jarri dute martxan.

Beren funtzionamenduari dagokionez, azaldu du eraikinen egoera, datu sozioekonomikoak eta datu demografikoak aztertzen dituztela, eta behar handiena duten lekuetara joaten direla. Hain zuzen, nabarmendu du herritarrengandik oso hurbil daudela, eta osa tresna "baliagarria" dela nabarmendu du.

Efizientzia energetikoaren arloan, pedagofia falta dela nabarmendu du, eta legegintzaldi honetan beste barruti batzuetara iristea gustatuko litzaiokeela adierazi du: Errekalde, Betolaza.. Horrez gain, hirigintzaren arloan, genero ikuspegia sartzea gustatuko litzaiokeela adierazi du: "San Frantzisko eta Bilbo zaharreko hirigintza planak berrikusi, eta genero ikuspegia txertatu dugu lehenengoz; bide horrekin jarraitzea gustatuko litzaiguke".

Ikusi osorik www.hamaika.eus webgunean.