Baionako polizia judizialak hiru gazte atxilotu Urruñan eta Hendaian, horietariko bat adin txikikoa da. Laugarren gazte baten bila ibili da polizia, baina ez dute etxean atzeman. Ondoren, polizia-etxean aurkeztu da gaztea eta bertan espetxeratu dute. Dirudienez, uztailaren 14an Donibane Lohizuneko hilen monumentuko ikur frantsesak lapurtzea leporatzen diete.