Gaurkoan, Garbiñe Biurrun izan da "Gurean Gaur" magazineko elkarrizketatu nagusia. Bizikidetza ardatz, ETA erakundearen osteko aldiaz mintzatu da. "Bizikidetzaren alde gauza ako egin dira". "Gaztaka eta indarkeriaren ondorioak oso motel ari dira konpontzen" gehitu du. Bestalde," molteltasun" horri lotuta, Sortu eta EH Bilduren adierazpenak beratiarrak izan direla azpimarratu du: "10 urte igaro behar izan dira ezker abertzaleak halako adierazpenak egin ditzan".
38 urte bete dira GALek Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta hil zituenetik. Epaitutakoak, gutxira libre atera ziren. Galindo General izatera pasa zen gainera. GALen krimenetan Espainiako Gobernuaren erantzukizunaren harira, "babes berezia ematen ari zaio Estatuak GALi; oso gaizki usaintzen duen zerbait dago horren atzean, ikertu beharreko gauza da" gehitu du Biurrunek.
Bestalde Villarejoren adierazpenekin lotuta, Villarejok zerbait baldin badaki egia esatea eskatzen diola gehitu du, gauzak goraipatu baino egia esan beharko lukeela.
Bukatzeko, bestelako gaiak ere izan dituzte ardatz: lan erreforma, oinarrizko errenta eta giza eskubideak.
Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.