Gaurkoan Maialen Olabe, Gazteriaren Kontseiluko Presidentea elkarrizketatu dugu "Gurean Gaur" magaiznean.
Nahiz eta etxebizitza legea Espainiar estatuak ezarri, etxebizitza konpentzia Autonomia Erkidegoetan dagoela azaldu du Maialenek: "Hor ikusiko dugu Eusko Jaurlaritzak nola jokatzen duen". Diru-laguntzak egon badaude, baina epe motzeko neurriak direla esan du, "epe luzerako ordea, parke publikoa handitzen jarraitu behar da".
Bilbo da Estatu mailako laugarren hiriburua alokairu garestienekin, eta Donostia da bigarrena. Emantzipatzeko bataz besteko adina 30 urteren bueltan da, emantzipatzeko zailtasun handiak dituzte gazteek; datuei erreparatuta zera nabarmendu du Olabek: "Bizitza proiektu bat garatzeko ditugun zailtasunak islatzen dituzte datuek, ez da bakarrik etxebitzari lotutako gaia, enpleguak eta prekarietateak ere eragin handia dute". Izan ere, etxebizitzen alokairuak garesti egoteaz gainera, gazteen lan baldintzak ere ez dira onak.
Honi lotuta, hipoteka bat eskatzea ere zailtasun handia da: "Horrez gain, lan merkatuak eskaintzen duen desegonkortasunak zailatausun handiak jartzen ditu hipoteka bat mantentzeko".
Emantzipatzeko eta aurrera egiteko zailtasun horrek eraginak sortzen ditu pertsonen osasun mentalean, izan ere, barrura begira ere emantzipaziorako aukerarik ez izate horrek gazteentzako ez du inolako onurarik ekartzen, eta luzera begira, arazoak ekarri ditzakeela azaldu du Maialenek.
Nolabait, egoerari aurre egiteko, parke publikoaren beharra ezinbestekoa dela nabarmendu du, "alokairu soziala eskaini behar da, beste etxebizitza eredu berri batzuk ere aztertu beharko liratezke".
Elkarrizketa osorik hamaika.eus atarian aurki daiteke.