GUREAN GAUR

Mikel Reparaz: "Asko poztu nau epaimahaiak honako kazetaritza lan bat saritu izanak"

Mikel Reparaz kazetaria elkarrizketatu dugu gaurkoan “Gurean Gaur” magazinean. Euskadi Literatur Saria jaso du gaztelaniazko saiakera onenari, 'Las grietas de América', (Amerikaren arrakalak) kazetaritza liburua idazteagatik. Pozik eta harro sentitzen dela azaldu du epaimahaiak halako kazetaritza lan bat aintzat hartu izanagatik.

'Amerikaren arrakalak’ liburuak AEBko arrazakeria eta horrekin lotuta, poliziaren indarkeria islatzen ditu besteak beste. Egoera hau estrukturala dela azpimarratzen du Repazek; Estatu Batuen oinarrietan bertan errotuta dagoen errealitatea dela.

Obama eta Trumpen garai arteko botere aldaketak suposatu zuenaz, Trumpismoak munduan zehar utzi duen itzal luzeaz, Trumpek aurkeztutako sare sozial berriaz eta AEBko Senatuko hauteskundeen zein hauteskunde presidentzialen aurreikuspenaz hitz egin du Reparazek.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.