GUREAN GAUR

Izortze Santin, zientzialaria: 'Kutsatzeen gorakada esperotakoa zen'

Izortze Santin zientzialaria izan dugu gaurkoan "Gurean Gaur" Magazinean gonbidatu nagusi.

Koronabirusaz eta osasunaz aritu dira batik bat Leire eta Izortze. Koronabirusaren inguruan, datuek adierazi dutenez, birusaren hedapenaren joera goranzka dabil azken neurriak altxa zirenetik; agerraldia izan da ere Basurtuko ospitalean. Izortzeren arabera, kutsatzeen gorada esperotako gauza zen. "Txertatuta gaudenok uste dugu ez dugula transmititzeko gaitasunik, eta ez da hala" azpimarratu du. halaber, oronabirusarekin bizitzen ikasi beharko dugula azladu du Izortzek: "Koronabirusa birus endemikoa bilakatzeko bidean gaude, baina momentuz, horrekin bizitzen ikasi beharko dugu".

Haur eta nerabeen inguruan hartzen ari diren erabakiei dagokionez, lehen hezkuntzako ikasleek patioan musukoa derrigorrez erabili behar izateak oinarri zientifikorik ez duela azaldu du; EAEren kasuan, ezin dela ulertu umeekin horrela jokatzea. 

Horrez gain, esfortzu dosia ematea aztertzen ari da Pfizer eta Moderna konpainiak. Hala ere, Izortzeren arabera, "momentu honetan ez dago ebidentzia zientifiko nahikorik esateko populazio osoak bigarren edo hirugarren dosi bat behar duenik".

Koronabirusak, halaber, arazo psikologikoak ere eragin ditu, baina hasieran, arazo psikologikoei ez zitzaiela garrantzia asko ematen nabarmendu du Izortzek.

Bukatzeko, Covid iraunkorraz, osasun sistemaz eta etorkinaz ere mintzatu dira. 

Aurki elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.