GUREAN GAUR

UEMA: "Hizkuntza eskubideak behar bezala bermatzeko bitartekoak jarri behar dira"

UEMAko Iraitz Lazkano eta Miren Segurola izan ditugu gaurkoan "Gurean Gaur" Magazineko gonbidatu nagusi. Udaltzain interinoen lan poltsari helegitea jarri dio CCOO Euskadi sindikatuak. Berriro ere hizkuntza eskubideak judizializatuta, UEMAko kideek, udaltzainen jarrera "hizkuntza eskubideen kontrako erasoa" dela azpimarratu dute. "Herritarrak dira hizkuntza eskubide horren jabeak, eskubide horrek behar bezala bermatzeko bitartekoak jarri behar dira" gehitu dute; "administrazioan lan egiteko ordea, euskara menperatzea ezinbestekoa da".

Hizkuntza eskubideen gaineko azken berriei heldu diegu lehenik; hizkuntza eskubidearen judizializazioa eta alderdi politiko eta sindikatu jakin batzuetatik hedatzen ari den diskurtsoaz. Euskal Herriko euskararen erabileraren erradiografia zein den aztertu eta erronkak zeintzuk diren identifikatu dituzte elkarrizketan zehar. UEMAk euskara zabaltzeko, sustatzeko, irakasteko eta hizkuntza eskubidea bermatzeko egiten duen lana eta proiektuak ere izan ditugu hizpide.

Ikusi elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.