Gaurkoan, Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria izan dugu "Gurean Gaur" Magazineko elkarrizketatu nagusia.
Hizkuntza gutxituen aldeko 'Molac legearen' kontra, Frantziako Konstituzio Kontseiluak hartutako ebazpenen ondorioak aztertu berri dituzte Baionako Jagon jardunaldietan. "Biziki interesgarrria izan da. 'Molac legeak' ikertzen dituen alde onak eta txarrak neurtu ahal izan dira" azpimarratu du. Halaber, egungo egoerari helduz, zera nabarmendu du: "Seaskak egoera berezia bizitzen ari da, teknikoki antikonstituzionalak gara".
Murgiltzea konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi zenetik bilerak egin dituzte Jean Castex Frantziako lehen ministroarekin: "Konstituzioa ez bada aldatzen, hizkuntza gutxituak bigarren edo hirugarren mailako hizkuntzak dira, beti mehatxupean dira, eta egutegia ere ez dugu gure alde".
Bestalde, egungo egoerari helduta, ikasturtea "inoiz baino normalago" hasi dutela azpimarratu du Peiok, baina hala ere, "etorkizunera begira zalantza anitzekin" aurkitzen direla.
Bukatzeko, arazoak arazo eta oztopoak oztopo, Seaskako ikasle kopuruaren erradiografia hala marraztu du Peiok: "Hiztunak berreskuratzen ari gara, baina euskararen erabilerari dagokionez, borroka handia dugu oraindik".
Ikusi elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.