GUREAN GAUR

Andres Urrutia: "Euskararen akademiak onuragarri eta erabilgarri izan behar du gizartearentzat"

Andres Urrutia euskaltzainburua elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Euskaltzaindiak mende bat bete du dagoeneko; urte guzti hauetako eraldaken gainean aritu da. Euskaltzainen profila "guztiz aldatzen ari d", baieztatu du Urrutiak. Berritze prozesuan da akademia bera ere, "herritarrengana gerturatzeko ahalegina" nabarmendu du euskaltzainak; mende luze honetan zehar bildutako jakituria webgunean eskura jarrita, sare sozialetan presentzia izanez. "Euskal Herri osoko pertsonak gureganatu eta etorkizuneko lanetan kide berriak sortu" nahi dituztela azpimarratu du.

Euskarak bizi duen egoeraz ere hausnartu du. Euskaldunon hizkuntzak "egora gazi-gozoa" bizi duela adierazi du Urrutiak. Azaldu duenez, "esparru berriak irabazten ari da baina bultzada bat behar du". Arreta berezia jarri behar da, bere ustez, belaunaldi berrietan. Izan ere, euskararen transmisioan etena gertatzen ari dela nabarmendu dute ikerketa desberdinek azkenaldian. Ildo honetan, euskarazko kulturak "erabateko eragina" duela gehitu du. Euskarak egun duen erronka, dio, "kaleko hizkuntza" izatea da, akademiak jarritako oinarriekin baina erabilera naturala izango duena.

Ikusi elkarrizketa osorik hamaika.eus atarian.