GUREAN GAUR

Zinegoak jaialdiak inposatutako etiketarik gabe bizitzea aldarrikatuko du

Zinegoak LGTBI zinema eta arte eszenikoen jaialdiak Bilboko kaleak hartuko ditu, otsailaren 28a eta martxoaren 7a bitartean. Jaialdiaren 19. edizioak ahotsa emango die nahi bezala bizitzeko borroka egiten duten pertsonei, eta oraingo honetan, Albertina Carrik, zinemagile eta ekintzaile argentinarrak, jasoko du festibalaren sari nagusia. Aurtengo edizioa aurrez aurre izango da, baina leiho digitala ere zabalduko dute 'filmin' plataformaren bitartez. Hamaika Telebistako lantaldea Julen Nafarrate Aurrekoetxea eta Maren Gonzalez Zubeldia Zinegoak jaialdiaren arduradunekin izan da.