Martxoaren 3a egun adierazgarria da Gasteizen. Urtero bezala, 1976ko egun horretako sarraskia gogoratuko dute, gertakizunen 46. urteurrenean. Egia, justizia eta erreparazioaren bidean, Nerea Martinez Aranburuzabala Martxoak 3 elkarteko bozeramaileak elkarteak erdietsi dituen lorpen garrantzitsuak nabarmendu ditu, baina justiziaren aldetik oraindik ere aurrerapausoen zain daudela adierazi du.