SAKONEAN

Bakterio berri bat aurkitu dute Añanako Gatz Haranean

Ingurumeneko mikroorganismoen dibertsitatearen azterketa egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitateko Mikroiker taldea, bereziki, Añanako Gatz Haraneko ur laginak erabiliz. Hain zuzen ere, bertan aurkitu dute bakterio espezie berri bat, beste inon topatu ez dutena, eta gatzagen balio ekologikoa erakusten duena.