Ane Lindane umoregilea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Oraindik bada pentsatzen duenik emakumeek ezin dutela umorerik egin, baina emakume umoregileak betidanik egon dira. “Askok uste dute emakumeok ezin dugula umorerik egin, matxismoak debekatu digun esparruetako bat ridikulua egitea da” azaldu du Ane Lindanek.
Etxebizitzen arazoari helduta, etxebizitzak eta jabetza pribatuak pertsonen bizitzen eta eskubideen gainetik jartzen direla azpimarratu du, eta horren adibide, ‘postalezko Bilbo’ jarri du, “etxebizitza huts pila bat dago Bilbon”. Etxebizitzaren negozioa kapitalismoaren aurpegietako bat dela azaldu du, eta haren iritziz, alarmen salmenta beldur estrategia baten barruan dago.
Bukatzeko, umoreak pentsamoldeak apurtzeko balio duela nabarmendu du, “gure diskurtsoen barrenean dauden hainbat gai apurtzeko balio du umoreak”.
Elkarrizketa osorik, hemen.