'Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria' ikastaroa abiatuko dute Oiartzunen, uztailaren 11n eta 12an. Euskarazko kantagintzaren inguruan ariko dira Fermin Etxegoien, Anari, Itxaro Borda, Ihintza Orbegozo, Imanol Epelde eta Jon Maia; Oiartzungo Udalak, Kantagiltza elkarteak eta Ahotseneak antolatuta. Gotzon Barandiaran Ahotseneako kideak eman dizkigu xehetasunak.