GUREAN GAUR

#AlconzaBorrokan, gaur dute 25 kaleratzeen kontrako epaiketa

Bilboko Justizia Jauregiko atarian protesta egiten ari dira Alconzako grebalariak. Greba mugagabean, 121 egun egon eta gero, gaur dute 25 kaleratzeen kontrako epaiketa. Irizar Taldeko zuzendaritzak erregulazio-espedientea ezarri zuen, eta hori dela, Berangoko fabrikako 25 behargin kaleratu zituen. LAB, ELA eta CCOO sindikatuek erabakia epaitegira eraman zuten gaur hasi da auzia.

Epaitegira sartu aurretik, Alconzako langile-batzordeko (LAB) kide den Urko Herrerak Hamaika Telebistari azaldu dionez, Irizar eta Eusko Jaurlaritza ez dira agertu, "animoekin gaude baina pixka bat nekatuta, gauza zaila da, ia gaurko egunak zer dakarren".