GUREAN GAUR

Hendaiako intermodal berriak mugaren bi aldeetako milioi bat bidaiari hartuko ditu

350.000 bidaiarik erabiltzen dute urtero Hendaiako tren geltokia, eta beste 700.000 bidaiarik mugaren beste aldean, Euskotrenen linearen bidez. Hemendik aurrera, bi errealitate horiek elkarri lotuta egongo dira. Mugako hirian inauguratutako intermodal berria Atlantikoko Korridorearen "katebegi estrategikoa" dela ziurtatu du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta aurrerapauso "erabakigarria" etorkizunean Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko trenbide-konexiorako, Donostia-Baiona lotuko duen linearen bidez, 2028an martxan egon daitekeena.