SAKONEAN

Agur Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeari

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak zortzi urteko ibilbidea eta gero bere ateak itxiko ditu. Lazarraga Kultur elkarteak lanean dihardu Kultur gune euskaltzale berri batean: Gasteizko Kafe Antzokia errementari kalean kokatuko dena. Zortzi urte hauetan zehar egindako lana, jarduerak eta proposamenak ezagutzeko Iker Durana administrazio eta kudeaketa arduradunarekin bildu da hamaika telebistako lantaldea.