GUREAN GAUR

Donostiako Jazzaldiak musikaz beteko du hiria bost egunetan zehar

Donostiako Jazzaldiak bere 57. edizioa ospatuko du uztailaren 20tik 25era. Pop-rocka nagusi den arren, bere lekua aurkitzen du beti jazzak. 84 kontzertu egongo dira, eta horietatik 54 doan. Simple Minds taldeak estreinatuko du gaur festibala Zurriolako hondartzan.Kursaaleko terrazetan ere kontzertuak egongo dira. Besteak beste, Aldapeko Basque Latin Jazz. Trinitate plazan festibalaren gune jatorrenak, balio beterano handiak eta berriagoak egongo dira. Iggy Pop taldea ere Jazzaldian egongo da. Victoria Eugenian Estutuko hainbat musikarik jotzeko aukera izango dute.