GUREAN GAUR

Panta Rhei konpainiak 'Naturaren Sekretua' ikuskizuna eskainiko du Muruako basoan

Panta Rhei konpainiak “Naturaren Sekretua” ikuskizuna asmatu du eta Zigoitian dagoen Muruako inguru naturala izan da aukeratu duen eszenatokia. Ikuskaria baso misteriotsu batean garatzen da, eta guztira, diziplina anitzeko hamar artista baino gehiagok parte hartzen dute.
Panta Rheik dioenez proposamen sentsoriala, berritzailea, osasungarria eta dibertigarria da, Lurrarekin eta geure buruarekin dugun harremana berriro aurkitzera eramango gaituena.