GUREAN GAUR

Ekotopaketak: "Trantsizio ekologikoa ari dira lantzen, errotik datozen arazoei aurre egin gabe"

Ostiraletik igandera Ekotopaketak egingo dituzte Portugaleten. Krisi ekosozialaren inguruan hausnartzeko bilduko dira, eta ildo horretan, Euskal Herrian egin beharreko aldaketak izango dituzte hizpide. Topaketa hauen inguruan xehetasun gehiagoren berri izateko Juan Gorostidi eta Ane Etxabe antolatzaileekin izan gara.