GUREAN GAUR

Maite Ubiria: ‘Macronek bi aukera ditu, protestei erantzutea ala elkarrizketa sozialari ekitea’

Milaka pertsona atera Ipar Euskal Herriko kaleetara atzoko mobilizazio egunean, bizitzaren garestitzearen aurrean soldata igoerak eskatzeko, Emmanuel Macronen Gobernuari beste pultsu bat eginda. Frantziako findegietan gatazka sektorial bat izaten hasi bazen ere, haserre soziala sektore anitzetara zabaldu da. Egunotako mobilizazioek Macronen Gobernuan izan dezaketen eraginean eta frantziar gobernuburuak aurrekontuen aurrean zein beste gai garrantzitsuen aurrean dituen aukeretan sakondu du Maite Ubiria kazetariak.