GUREAN GAUR

Metalak goritzen jarraitzen du, FVEMen proposamenak ez du langileen eros ahamena bermatzen

Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioak adostasunik gabe jarraitzen du. Pixkanaka jarrerak hurbiltzen doazen arren, sindikatuen ustez, FVEM patronalak negoziazioa blokeatzen jarraitzen du. Azken asteetan, bi proposamen jarri ditu mahai gainean FVEMek. Batetik, ehuneko lau koma bosteko soldata igoera, eta, bestetik, gehienez jota, ehuneko hamabiko igoera hiru urtetarako. Horrek, baina, metalgintza sektoreko langileen eros ahalmena ez duela bermatzen salatu dute.