GUREAN GAUR

Bortizki oldartu zaie Ertzaintza Bizkaiko metalgintzako langileei

Ertzaintza bortizki oldartu zaie Bizkaiko metalgintzako grebalariei. Tecuni enpresaren atarian protesta egin dute goizean goiz LABB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Tentsio uneak bizi izan dira, bultzadak, tirakak eta zenbait kolpe ere egon dira. Hamaika Telebistako kazetari bat ere jazarri, mehatxatu eta identifikatu dute. Horrela, sindikatuek Ertzaintzaren jokabidea salatu dute; horrez gain, galdetu diote Eusko Jaurlaritzari ea noren alde dagoen.