GUREAN GAUR

Pantailak Euskaraz ekimenak ‘Pantailaldia’ antolatu dute

Pantailak Euskaraz euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko herri ekimenak “Pantailaldia” egitasmoa antolatu du datorren azaroaren 11tik 18ra, “herritarrak aktibatzea, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea, eta erakundeak arlo honetan mugiaraztea” xede hartuta.

Pantaialdia Euskaraldiaren testuinguruan antolatutako ariketa kolektiboa izango da. Bi helburu nagusi izango ditu; batetik, euskarazko edukien kontsumoa areagotzea eta bestetik, herritarren hautuan indarra egiteaz gain, horretarako zer zailtasun daude ere azaleratu.

Pantailaldian parte hartzeko, paintailakeuskaraz.eus weborrian sarte eta formularioa betetzea nahikoa da. Parte hartzaileei eskatuko diete ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzean edo sortzean izandako bizipenak eta zailtasunak sare sozialetan jartzeko, #Pantailaldia traola erabilita, eta, horrez gain, euren profiletan Pantailaldiko logoa jartzeko.

Aste osoan zehar hainbat ekimen antolatu eta hauetan parte hartzeko deia ere egingo du Pantailak Euskarazek. Besteak beste, jakinarazi du azaroaren 13an protesta bat egingo dutela, euskaldunek zinemetan bizi duten “diskrinazioa” salatzeko.