GUREAN GAUR

Ibermaticako grebaldia arrakastasua izan da, sindikatuen arabera

Ibermaticako Donostiako, Zamudioko eta Gasteizko langileek greba egin dute, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Guztira 1.800 langile ditu Euskal Herrian, baina gehiago ditu kanpoan 4.000 inguru guztira. Beharginen gehiengoak lanuztearekin bat egin du. Informazioen teknologietako euskal enpresarik handiena da Ibermatica, urtarrilean hasi zuten Ibermaticako hitzarmen kolektiboa negoziatzen, baina gertakari batek elkarrizketak baldintzatu ditu: ekainean, Sevillako Ayesa taldeak konpainia erosteko akordioa erdietsi zuen oraingo jabeekin. Sindikatuen esanetan, Ayesak duen kontsultoria hitzarmenera pasatuko dituela mehatxua egin ditu.